Xedea, ikuspegia eta balioak - Eunate BHI - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Eunate BHI
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
-
Gure ikastetxeak D ereduko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Zientifiko eta Humanistiko ikasketak eskaintzen ditu. Kultura maila handia eta ezagutza zabala eskaintzen duen kalitatezko ikastetxe euskalduna, kultura aniztasunari irekia eta komunikazio hizkuntza euskara duena.
-
Iruñeko Txantrea auzoan kokatuta dago, 1960ko eraikuntza batean. DBHrako auzoko ikasleak bakarrik etortzen zaizkigu eta Batxilergora, Antsoain, Erronkari, Zaraitzuko eta Agoitzeko ikasleak ere etortzen dira eta garraioa eskaintzen zaie.
-
Kalitatezko hezkuntza oinarri izanik, gaitasunak abiapuntu izango dituen metodologia egokia erabiliz eta ikasleen espektatibak kontuan hartuz, eskola arrakasta lortzea; alegia, giza garapen integrala eskuratzea.
-
Eleaniztasunari ematen diogun lehentasuna, ingeles eta frantses atal elebidunetan islatzen da, non ikasleek ikasgai batzuk atzerriko hizkuntza horietan lantzen dituzten.
Ikuspegia
Ikuspegia
-
D ereduko ikastetxea izanda, euskara maila egokia sustatzea eta erabilera zabaltzea. Honekin batera, euskal kultura garatzea, kultura aniztasunaren baitan.
-
Berrikuntza pegagogikoei irekia izatea gaitasunak abiapuntu dituen metodologia, baliabide eta teknologia berriak eguneroko jardueran erabiltzea.
-
Irakasleriaren formakuntza eguneratua eskaintzea, ikastetxearen beharrei egokitua. Garapen profesionalerako langileei etengabeko prestakuntza ahalbidetzea eta langile berriei ikastetxean integratzen laguntzea.
-
Beste ikastetxeekin eta erakundeekin harremanak bultzatzea eta elkarlana sustatzea, egungo eta etorkizuneko beharren arteko oreka mantenduz eta funtzionamenduaren eraginkortasuna bilatuz.
-
Hezkuntza Komunitatearen kideen arteko errespetuzko tratua eta elkarlanerako giro egokia sustatzea; gizartean integratua eta eragilea dena.
-
Pertsona guztien desberdintasunak errespetatuz berdintasunean heztea, era guztietako diskriminazioa gaindituz eta pertsonen hazkunde integrala lortuz.
Balioak
Balioak
-
Jakin-min intelektuala: zientifikoa, kulturala eta artistikoa.
-
Errespetua: Pertsonen artekoa, Naturarekiko, inguru hurbilarekiko, instalazioekiko eta arauekiko.
-
Hezkuntza komunitateko talde guztien zein pertsona guztien arteko elkarlana.
-
Solidaritatea
-
Lanarekiko eta ahaleginarekiko jarrera baikorra eta sortzaile.
-
Etengabeko hobekuntza.