Gure ikastetxeko KIROLAZ BLAI ekimenak "Eskola-kirol proiektu onenaren saria" jaso du. - Eunate BHI - Ikasnova
Gure ikastetxeko KIROLAZ BLAI ekimenak "Eskola-kirol proiektu onenaren saria" jaso du. - Eunate BHI
Gure ikastetxeko KIROLAZ BLAI ekimenak "Eskola-kirol proiektu onenaren saria" jaso du.
2026/01/30
Aitortza honek jatorri berezia du: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (INDAF), dagokion batzordearen proposamena oinarri hartuta, hautatu zuen gure proiektua sariketa honetan parte hartzeko. Erakundearen onespen horri, gainera, herritarren eta zuen guztion babes izugarria gehitu zaio orain, botoen %43,2 lortu baitugu.
Sari honek duela 15 urte hasitako bideari eta lanari balioa ematen dio. Urte hauetan guztietan, proiektuak ezinbesteko ekarpena egin du gure ikastetxean:
● Atsedenaldietan Kirol-jarduera sustatzea, modalitate desberdinetako txapelketak antolatuz.
● Aisialdi aktiboa bultzatzea.
● Kirol-balioak, ardura eta ikasleen autonomia lantzea.
