Gazteen 33. poesia eta narratiba literatur lehiaketa

2023/06/30

Hortxe bidaltzen dizuet ikasturtea ixteko berri on on bat!

Ekainaren 21ean banatu ziren Iruñeko udalak antolatzen duen poesia eta narrazio laburren lehiaketa, eta aurten ere Eunateko ikasleak saridun suertatu dira. Ezin izan nintzen bertaratu, eta ez dakit ikasleek argazkiak egin ote zituzten, baina estekan doakizue egunkarian agertu zena. Mila esker!!

"Gaztetxoenekin hasita, 3. mailako Lizar Sevillanok 2. saria jaso du poesian. 

Helduenei dagokionez, batxilergoko bigarren mailako ikasleak saridunak izan dira: Nerea Metaxasek eta Lucía Morenok accesita irabazi dute poesian, batak gaztelaniazko modalitatean eta besteak euskarazkoan. Eta azkenik, Olatz Kerejetak eta lagunek narrazioko lehen saria eskuratu dute. 

Zorionak!!!"

HEMEN SAKATUZ GERO, EGUNKARIKO ALBISTEA IRAKURTZEKO AUKERA