Eskola-proiektuak - Eunate BHI - Ikasnova
Eskola-proiektuak - Eunate BHI
Atal elebiduna
2007-08 ikasturtean sortu zen Eunaten atal elebiduna, atzerriko hizkuntzak indartzeko programa hain zuzen ere.
Marta Diez Serna eta Ana Sagasti Azparren dira, ingeles eta frantses atalen arduradunak, hurrenez hurren.
Aniztasunari erantzuteko modu bat da. Ikasleek aukeratzen dute DBH 1.mailan eta bukatu arte jarraitu behar dute.
Elkartasun Eskola
2012.urtetik Elkartasun Eskola Sarean sartuta gaude eta Inma Rekalde Angustina da talde honen arduraduna.
Elkartasun eskolako helburu orokorrak hauek dira: Ikastetxeko partaide guztiengan jarrera batzuk sustatzea: tolerantzia,ezberdinekin begirunea eta solidaritatea, beti giza eskubideetan oinarriturik.
Garapenerako hezkuntza bermatzea errealitate ezberdinekin kooperatzeko helbururik nagusiena da, gure proiektuan.Hori dela eta,elkartasun eskolako sarean, Eunate ikastetxean integratuta dago.
Eskola Jasangarriak
2022-23 ikasturtean bost pertsona gara proiektu honetan lan egiten ari garenok: Argiñe Salanueva Beldarrain, Haizea Aedo Goñi, Miren Ariztegi Agerrebere, Olaia Núñez Álvarez eta Sara Martínez Fonseca.
Sarean sartu gara formakuntza modalitatean.
Nagusiki 3 ardatz jorratzen dira: Garraio sustengarria, Hondakinen kudeaketa eta Energiaren aurrezpena.
Skolae
2018-19 ikasturtean Eunate BHI Institutua SKOLAE programan sartu zen. Inma Rekalde Angustina eta Sara Martínez Fonseca koordinatzaile lanetan ibili ziren eta Hezkidetza Plana garatu zuten. Azken urte hauetan, irakaslegoak formakuntza egiten aritu da.
2022-23 ikasturten, Argiñe Salanueva Beldarrain eta Sara Martínez Fonseca dira lan-talde honen arduradunak.
Ikastetxeko Hizkuntza Plana (IHP)
Hezkuntza Sailak derrigorrez eskatzen duen garapena da.
Orain arte, diagnosia eta helburuak finkatu dira.
2021-22 ikasturtean hainbat jarduera burutu ziren.
Talde honen arduraduna Consuelo Allué Villanueva da. Berarekin batera Ana Sagasti Azparren, Asier Garcia Uribarri, Carlos Abad Garcia eta Sara Martínez Fonseca daude.
Kirolaz Blai
2010-11 ikasturtean martxan jarri zen programa hau Gorputz Heziketako mintegiak bultzatuta.
Atsedenaldi aktibo eta osasuntsu bultzatzeko asmoz. Nahi duten ikasleek hartzen dute parte. Baita irakasleok ere.
Eraldatze Digitala
2018-19 ikasturtetik Roberto Gomez Zorrilla da gai honen arduraduna.
1×1 programari esker, eta gero pandemiak bultzatuta, ikasle bakoitzak badu Chromebook bat, bai klasean lantzeko bai etxean erabili ahal izateko.
Ikastetxea Kalitatez Kudeatzeko Sarea (IKKS)
2019-20 ikasturtean sartu zen Zuzendaritza taldeak erabakita.
Julen Garcia Jiménez eta Sara Martínez Fonseca formakuntza eta egokitzapenak burutzen dituzte.
Plan Digitala
2022-23 ikasturtean hasi gara Plan Digitala garatzen.
Talde honen arduraduna Roberto Gomez Zorrilla da eta berarekin batera Andoni Ropero Sanchez, Haizea Aedo Goñi eta Sara Martínez Fonseca aritu dira lanean.
NUHEO
NUHEO
NUHEO programa Euskarako, Ingeleseko eta Frantseseko Mintegiek kudeatzen dute, urtero-urtero ikasleak hizkuntz desberdinen azterketetarako trebatzeko helburuarekin.
Proeducar-Hezigarri
2019-20ko azken klaustroan onartu zen programa honetan sartzea. Orientazio mintegiko burua den Ander Domblás Garcíak koordinatzen du.
Hiru ikasturterako konpromisua izan da, beraz, 2022-23 ikasturtera arte landu den programa da.
Programa honek eraldatze metodologikoa izan du helburu nagusia.