Paper Bridge lehiaketan finalistak

2023/05/05

Ostegunean Eunateko 1.DBHko ikasleek Iturrama institutuak antolatzen duen Paper Bridge lehiaketan parte hartu zuten. Egun honetan, Teknologiako ikasgaian taldeka eraiki dituzten zubien erresistentzia eta egonkortasuna frogatu zuten eta Guuk izeneko Eunateko talde batek 2.postua eskuratu du, 32,5 kg jasan dituen zubiari esker. Ondorengo estekan ikus daitezke egun horretan ateratako argazki eta bideo batzuk eta beste esteka honetan aurtengo sailkapena. Azkenik lotura honetan daukazue talde finalista honi Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketa. 

Zorionak Guuk taldeari eta gainontzeko partehartzaile guztiei!