Gazarako leihoa. Eskola aterpe gisa. - Eunate BHI - Ikasnova
Gazarako leihoa. Eskola aterpe gisa. - Eunate BHI
Gazarako leihoa. Eskola aterpe gisa.
2026/06/23
Mural hau UNRWA Nafarroak sustatutako Palestinarako Leihoak proiektuaren parte da,
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egina. Eskola Solidarioak Sareko ikastetxeekin batera egin da, Palestinako errefuxiatuen errealitatea artearen eta giza eskubideen bidez hurbiltzeko.
Lan honek Gazako emakume irakasle errefuxiatu palestinar bat irudikatzen du, suntsipenaren erdian ere ikaskuntza, zaintza eta itxaropen espazioak sostengatzen jarraitzen duten pertsonen lana balioan jarriz.
Muralaren diseinua eta margoketa IES Eunate BHIko eta Nekazaritza eta Basogintzako I.I ikasleek egin dute, Frida y Punto artistarekin batera, Txantreako Liburutegi Publikoaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.
Bideoa ikusteko sakatu hemen
Beste lehio batzuk ikusteko sakatu hemen
