Erik Berganza musikariak DBH 2.mailako ikasleei hitzaldia eskaini die

2025/12/18

Nafarroako Gobernuko Musikariak Ikastetxean programak eta Euskara mintegiak antolatu du emanaldia.

 

2025eko abenduaren 10a.

 

Eunate institutuko ikasleek Erik Berganza, ezizenez Abereh, ezagutzeko aukera izan dute. Ikasleei bere musikari ibilbidea azaldu dioe, abesti batzuk jo dizkie eta nola konposatzen dituen azaldu die. 

 

Erikek musika entzuteko modu desberdinak erakutsi dizkie; biniloak, kaseteak eta diskak. Horretaz gain, bere fanzineak ere erakutsi dizkie. Saioaren amaieran, bere gitarrarekin hainbat abesti jo ditu, bere diskoetan daudenak. Esate baterako: “Ekaitz gau honetatik ihesi” eta “Joan-etorrian”. 

 

Bakarlariak Txantreako gazteak ezagutzeko aukera izan du. ”Ikasle zoragarriak dira musika munduan interesa dutenak” azaldu du Erikek. “Nire karrera profesionala azaldu diet eta hainbat galdera zail egin dizkidate”. Saio amaieran, Erikek disko batzuk eman dizkio irakasleari berak ikasleen artean zozketatzeko.

 

Abereh taldeko abeslariak hainbat taldetan jo du, eta esperientzia hori azaldu die. Ikasleak oso pozik egon dira: “Interesgarria izan da eta hainbat gauza erakutsi dizkigu”. 

 

Programa hau beste hainbat ikastetxeetan ere egiten da, eta Euskal Herriko hainbat musikarik parte hartzen dute proiektu honetan.


 

Testua: Luana Aguirre, Alain Artola, Ibai Osinaga eta Itzea Ripodas