ALUMNADO DE 3º DE LA ESO EN AMAIUR - Eunate BHI - Ikasnova
ALUMNADO DE 3º DE LA ESO EN AMAIUR - Eunate BHI
DBH 3 MAILAKO IKASLEAK AMAIURREN
2024/12/22
AMAIURKO GAZTELUA, 1512
Apirilaren 15a, asteartea.
Asteartean, goizeko 8:15etan autobusa hartu eta Baztan aldera, Amaiurrera abiatu ginen. Bertan bi taldeetan banatu eta Taloak egitera eta errota ikustera joan ginen. Amaiurko errotan sartu eta eskuak garbitu ondoren, taloak egiten hasi ginen. Launaka jarri eta taloen masa egin genuen bertako lankideekin. Bakoitzak bere taloa prestatu zuen, artoa, gatza eta urarekin. Bukatzean, eta plantxatik taloak pasa eta gero, bi aukera genituen: txokolatearekin jan edo gaztarekin jan. Gainera, bakoitzari limonada bana oparitu ziguten. Taloak jan ondoren, errotaren historia kontatu eta erakutsi egin ziguten.
Bertatik, museora abiatu ginen. Museoa errotatik 300m ingurura zegoen eta bertan mutiko batek Amaiurko gazteluaren eta gudaren bideoa erakutsi zizkigun. 10 minutu izan genituen gure kabuz museoa ikusteko. Bukatu eta gero, oinez Amaiurko gaztelura igo ginen. Euri pixka bat zebilen, baina hala ere, aldapa igo eta bertan istorioa kontatzen jarraitu zuen. Goian argazkiak egin genituen denek batera.
Herrira berriz jeistean, irakasleak denbora librea utzi ziguten. Ia guztiak berriz gaztelura igo ginen argazki gehiago ateratzeko. Baina igo ez zirenak herrian geratu ziren hizketan. 12.45etan berriz autobusa hartu eta Iruñerantz bueltatu ginen, egun polita pasa ondoren.
Bertara joatera animatzen zaituztegu. Oso leku polita da eta bertako historia ezagutzea gomendatzen dizuegu.
Eunateko DBH-3ko ikasleak.