"Euskaraz bizitzeko behar den dena" mobilizazioa.

2026/04/29

Eunateko Euskara Taldeak animatzen zaituzte ondoko mobilizazioarekin bat egitera, ekainaren 13an Iruñean Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxara. «Euskaraz bizitzeko behar den dena» lemapean honako aldarriak egiteko.

  1. Euskarak Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasun osoa izan dezan.

  1. Hizkuntza politiketan jauzia eman dadin.

  1. Euskaltzale gisa jokatu eta elkarrekin antola gaitezen.