Elkartasun Eskolak Proiektua saritua izan da

25/12/2022

Aurten Eunate BHI ikastetxeak, Irubide IES ikastetxearekin batera, proiektu bat aurkeztu du
Iruñeko Udalak antolatzen duen Ikaskuntza Zerbitzu Proiektuan (APS deiturikoa).
Iruñeko Udalak, beste urteetan bezala, elkartasuna eta herritar konpromisoa ikusgai jarri nahi du ekitaldi honetan. Lehiaketa honek, hezkuntza-zerbitzuko ikaskuntza-proiektuak garatzea eta ezartzea sustatu nahi du Iruñeko ikastetxeetan. Edizio honetan, Abenduaren 20an, Txantreako hezkuntzako bi ikastetxe hauek, lehenengo saria eskuratu dute.
Proiektuaren izena: “Gure mugak apurtuz: Palestinako kulturan gazteen arteko topaketa”.
Txantreako bi ikastetxe hauek aurkeztu duten proiektua “Elkartasun eskolak” barruan garatuta dago.
“Elkartasun eskolak” sarean, Eunate ikastetxeak bederatzi urte darama.
Eunate ikastetxeak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, hezkuntza-biztanleriaren tolerantzia, elkartasuna, desberdintasunekiko errespetua, giza eskubideen ezagutza eta balioespena sustatzea, eta bestetik, “Nazioarteko Garapenerako eta Elkartasunerako hezkuntza” gure zentroko hezkuntza praktikan progresiboki txertatzea.
Egun honetan ateratako argazkiak ikusteko sakatu hemen.