2.DBHko ikasleak aste txurian

17/01/2023

Atzo 2.DBHko ikasleak aste txurira joan ziren, Izabara. Heldu zirenean argindarrik gabe egon ziren ia-ia afaltzeko ordua heldu zen arte eta gaur Bagomaltan eskiatzen ibili dira, pistetara igotzeko errepidea nahiko gaizki baitzegoen. Jarduera hau Heziketa Fisikoko Mintegiak prestatu du eta aste honetan zehar ateratzen joango diren argazki eta bideo guztiak esteka honetan ikusgai izanen dituzue.