1.DBHko ikasleak Iturramako Paper Bridge lehiaketan - Eunate BHI - Ikasnova
1.DBHko ikasleak Iturramako Paper Bridge lehiaketan - Eunate BHI
1.DBHko ikasleak Iturramako Paper Bridge lehiaketan
03/05/2022
Pasa den apirilaren 28an Eunateko 1.DBHko ikasleek Iturrama Paper Bridge lehiaketan parte hartu zuten, Iturrama institutuak antolaturikoa. Horrela, Teknologia irakasgaian azken asteetan eraiki dituzten zubien erresistentzia eta egonkortasuna frogatu ahal izan zuten.
Lehendabizi, talde bakoitzak euren zubiek antolakuntzak ezarritako baldintzak bete zituztela frogatu behar izan zuten: neurriei dagokienez, 50 cm-ko gehienezko luzera eta 10 cm-ko gehienezko zabalera; pisua, berriz, 300 gramo azpikoa izan behar zen.
Horren ondoren, talde bakoitza beren zubia bi mahaien gainean kokatuz joan zen, eta azpitik zintzilikatutako egitura batean pixkanaka pisua jartzen hasi ziren, 2 kg, 1 kg eta 0,5 kg-ko pisuak zehazki. Zubia puskatu edo erortzean, froga amaitutzat jo zen.
Eunateko ikasleek lan bikaina egin zuten, izan ere, zubi guztiek bete zituzten parte hartzeko beharrezko baldintzak, eta jasan zituzten pisuak ere ez ziren nolanahikoak izan. Erresistentzia gehien erakutsi zuen zubiak 24,5 kg jasan zituen.
Ondorengo estekan ikus ditzakezue egun horretan zehar ateratako argazki eta bideo guztiak. Zorionak partehartzaile guztiei!