Psikiatrikora bisita - Eunate BHI - Ikasnova
Psikiatrikora bisita - Eunate BHI
Psikiatrikora bisita
2021/03/08
Urtero psikologiako ikasleekin Hospital San Francisco de javier (psikiatrikoa) bisitaldi bat egiten dugu. Han ezagutzen ditugu instalazioak, zerbitzuak eta ikusten dugu gaixoek egindako bideo bat. Ondoren elkarrizketa bat daukagu psikologo, psikiatra eta gizarte langilearekin. Elkarrizketa honetan hango gaixoek parte hartze dute. Gaixoek batez ere eskozofrenia dute. Buruko gaixotasunaren gizartean dagoen estigma lantzea da helburua. Bisitalde honek oso harrera ona izan du beti bi partetik. Aurten covid dela eta, ezin izan dugu egin eta gu joan beharrean haiek etorri dira ikastetxera. Langile soziala, psikiatra bat eta bi gaixo (eskizofrenia dutenak) etorri dira. Haiei ikasleek prestatutako galderak egin dizkiete. Saioa beharrezkoa zen eta eskertu diegu klasera etortzea!!. Gizartean buruko gaixotasunekin dagoen estigma ezjakintasunagatik dator dela pentsatzen dugu. Tratamenduarekin eta terapia ezberdinekin bizitza duina izan dezakete pertsona hauek. Psikologiako ikasleek positiboki baloratu dute haiekin egindako saioa.